Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 8
Kantari erretiratzen da.
AMONA: Adios! Ez dugu gauza onik!
MAITE: Zergatik esaten duzu hori, amona?
AMONA: Hego-haize ala elur, pozik asko ikusi dut, baina... sekula santan ez nuen zure ama kantari sumatu!
MAITE: Egia, gainera!
AMONA: Hutsa, Montserrat Caballe balitz!
MAITE: Finagoa ere bada eta! Aizu, baina... bai zuk ere memoria ederra nahi duzunean, e?
AMONA: Behar denean, zergatik ez, ba?
MAITE: Kontxo, kontxo!
AMONA: Komeni denean, alegia!
MAITE: Hori da arrazoia! Neronek ere horretantxe hasi behar dut!
AMONA: Bai, toma! Zuk aitzakiarik ez, ordea! Zu gaztea zara.
MAITE: Ba, zure semearen alaba ni! Odoletik datorkidala esango dut, eta kitto!
Ama berriro kantari inguratu zaie.
AMONA: Ixo, badator eta!
AMA: Oso ondo, etxekoak! Batzuk lanean ari direla ikusteak ere gustua ematen du!
MAITE: Jarri mahaia.
AMA: Mmm... hiru emakume ez al dira gehiegitxo sukalde baterako?
AMONA: Biren kontuak ateratzea hobe! Andre gaixo bat besterik ez naiz ni!
AMA: Ba, hementxe daukazue munduko emakumerik zoriontsuena.
MAITE: Tira, eseri hor! Kendu paretik, eta hasi kontatzen...
AMA: Ezin dizuet, ba, gauza gehiegirik esan, baina...
MAITE: Jesus, horrenbeste misterio!
AMONA: Misteriorik bat ere ez! Lanik ez duela aurkitu badakigu, behintzat!
AMA: Ama!
MAITE: Utziozu kontatzen, amona!
AMA: Hurrengo batean hobe! Oraindik... oraindik goizegi da, egiatan! Hobe dugu pixka bat itxarotea, seguru egon arte!
AMONA: Ai ene! Oraintxe erori! Hau... hau haurdun dago!
AMA: Pozik egoteko arrazoia dela uste al du hori berorrek?
AMONA: Bai nire garaitan! Alajaina! Haurdun zaudela jakinda?
AMA: Gogoratzen al da, ba?
AMONA: Hori ez da inoiz ahazten.
MAITE: Beno, hori ez dela, behintzat, badakigu...
