Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 1
Irratia eta telebista entzuten dira. Irratian, berriak. Telebistan, telenobelaren bat.
MAITE: (Bakarka) Garbi dago, behintzat, biak etxean daudela. (Builaka) Ama! Amona! Isilago, mesedez! Isilduko al dituzue traste zahar horiek! (Bakarka) Esan, eta alferrik...
Amonaren gelara inguratu da.
MAITE: Amona! Amona!
AMONA: Neska, neska! Hau da sustoa! Ez al dakizu atea jota sartzen?
MAITE: Amona, galdera bat. Norbaitek deitu al du?
AMONA: Bai.
MAITE: Nork?
AMONA: Gizon batek.
MAITE: Aita al zen?
AMONA: Ez diot, ba, galdetu!
MAITE: Amona! Jaitsiko al duzu pixka bat irrati hori?
AMONA: Zuk ere juxtu-juxtu notiziak hasten direnean hitz egin behar! Egon zaitez pixka bat, emakumea! Igualtsu dio bai, azkenekoak galdu ditut eta!
Bat-batean irratia itzali du.
AMONA: Eta?
MAITE: Ba, horixe! Ea norbaitek deitu al duen...
AMONA: Bai, gizon batek.
MAITE: Lehen ere horixe esan duzu; baina nork?
AMONA: A, eta gero gizon bat etorri da...
MAITE: Zein? Aita?
AMONA: Ez naiz, ba, denei hori galdetzen hasiko!
MAITE: Zer esan du?
AMONA: Arratsalde on.
MAITE: Enkargurik utzi al du?
AMONA: Ez.
MAITE: Eta nora joan da?
AMONA: Egongelara.
MAITE: Ez da, ba, hor egongo?
AMONA: Alde egin ez badu...
MAITE: Eta zergatik ez didazu lehenago esan?
AMONA: Galdetzea asko zenuen!
MAITE: Zurekin hitz egitea ere...
