Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 2
Zalaparta batean atea ireki da.
MAITE: Aita! O, o, o! Txema, kaixo! Zer egiten duzu zuk hemen?
TXEMA: Hementxe zure zain!
MAITE: Baina... nola, ba?
TXEMA: Aspaldian ez zaitudala ikusi, eta...
MAITE: Puff! Jakingo bazenu aspaldian nola nabilen! Zoratu behar dut!
TXEMA: Ez naiz batere harritzen. Jo! Ez, ez... ez daukazue belarriko hotz handirik etxe honetan!
MAITE: Honegatik al diozu? Hau ez da ezer! Amak ez du telenobela bat galtzen; amonak, berriz, irratiko albiste guztiak jan behar ditu... Baina zer nahi duzu? Horrela, sikiera, entretenituta daude! Okerrago da zereginik gabe daudenean...
