detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 2 Atala 12

TXARO: Ez zegon eskubiderik!

MAITE: Gaur egungo gurasoak...

TXARO: Nik etxetik botako nizkinake...

MAITE: Baita nik ere, baina hator gurera! Oraintxe, gainera, botatzen hasteko momenturik ederrena...

TXARO: Zer dun, ba?

MAITE: Ez zekinat, neska! Baina amak badin istorio arraroren bat!

TXARO: Zer istorio arraro, gero?

MAITE: Ez dakidala, ba, garbi! Baina zerbait bai!

TXARO: Ai, burutazio hutsak!

MAITE: Burutazioak? Nire amak?

TXARO: Ez, ez, Maite, hire burutazioak!

MAITE: Kantari iritsi ez den, ba, gaur etxera!

TXARO: Eta?

MAITE: Hik ezer ez dakin!

TXARO: Ezta jakin behar ere! Baina harritzekoa al dun, ba?

MAITE: Eta, bestalde, hago pixka bat, hor etorri ez zaidan, ba, aita amak amorante bat ote duen esanez!

TXARO: Aberatsa badun, gaitzerdi!

MAITE: Ez duela gizonak bururik jasoko!

TXARO: Gizonak ulertzea baino...

MAITE: Ba, dena dela, kontatuko dinat. Aita zain edukiko dinat, eta banian, nerbioso jarri baino lehen. Ea zer kontu duen!

TXARO: Ez ahaztu nireaz, e?

MAITE: Zer hireaz, gero? Hi istorio arrarotan sartuta al habil?

TXARO: Ez neska, zera... lehen esan dugun hori!

MAITE: Zer, ordea?

TXARO: Berriz hasi behar al dinat kontatzen?

MAITE: Ez naun akordatzen! Hik ere amoranteren bat?

TXARO: Neska, neska! Pisuarena, entseatzeko...

MAITE: A, bai! Egia, gainera!

TXARO: Adar jotzen, ala?

MAITE: Ni? Mesedez...

TXARO: Ez ahaztu, gero, e?

MAITE: Ez, Txaro, ez! Hori ondo apuntatu dinat, baina lasai, e?, hamabosgarren hago eta! Alegia, beste hamalauak konpondutakoan hasiko naizela hirearekin, bale?

TXARO: Bale... Deitu, e?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20654156

x61pViewCountWAR

658

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR