detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 3 Atala 9

AITA: Ba... amak...

MAITE: Ja! Amak amorante bat zuen...

AITA: Ez hitz hori erabili! Ez dakit hain bihozgabea nola izan zintezkeen!

MAITE: Beno, maitale bat esan beharko dut...

AITA: Hori oraindik okerragoa da!

MAITE: Norbaitekin liatuta zegoela, edo dagoela... Bale al du?

AITA: Erraz asko hitz egiten duzue behintzat gaurko gazteek! Hori da mingaina hori!

MAITE: Hiru ordu laurden bakarrik geratzen zaizkit, aita.

AITA: Ba, juxtu ama eta biok banandu baino urtebete lehenago edo iritsi zen lehendabiziko karta...

MAITE: Norena?

AITA: Niri galdetu! Jakin banu, honez gero muturra txikitu nion!

MAITE: Zer zioen, ba?

AITA: Ba, beti esaten diren kontuak.

MAITE: Ja! Niri ere nire maitaleek idazten dizkidaten kontu potxolo horiek, ezta?

AITA: Zuri ere bai?

MAITE: Zer ote da motza izatea! Horrek ezetz esan nahi zuen! Zer zioten zuk jasotako karta haiek?

AITA: Txorakeriak.

MAITE: Txorradak, alegia. Batere garrantzirik gabeko kontuak.

AITA: Ezetz, ba!

MAITE: Zeuk esan duzu txorakeriak zirela...

AITA: Serioegiak ziren haiek txorakeriak izateko!

MAITE: A, horietakoak, orduan!

AITA: Bai.

MAITE: Nolako txorakeriak, aita?

AITA: Ez dakit, ba!: maite zuela...

MAITE: Hori ez da txorakeria!

AITA: Ez da, ba, desgraziaz! Beti maiteko zuela...

MAITE: Gero eta serioagoak!

AITA: Eta, lehendabiziko aldiz ikusi zuenean, ez dakit zer sentitu zuela; bigarrengoan, oso ondo egin zutela; hirugarrengoan, gehiegitxo izan zela hura...

MAITE: Aizu, aizu... Eta askotan ikusi al zuten elkar?

AITA: Erabat maiteminduta zirudien gizajoak.

MAITE: Ez didazu entzun. Aizu, aita, beste gauza bat: irakurri al zenituen zuk karta haiek?

AITA: Nik neukan buzoiko giltza!

MAITE: Borobila arrazoia!

AITA: Eta zer egitea nahi zenuen? Amari erakustea?

MAITE: Galdetzea ere, aita, galdetzea ere!

AITA: Nola erakutsi, ordea?

MAITE: Papera aurrean jarrita.

AITA: Beno, beno...

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653983

x61pViewCountWAR

757

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR