Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 10
MAITE: Ez nuen berehala sinestuko gauza hauek zuri esaten jardun behar nuenik!
AITA: Gainera... beranduegi da!
MAITE: Oraindik ez.
AITA: Baina okerrena gero etorri zen.
MAITE: Amak jakin egin zuela!
AITA: Keba!
MAITE: Oraindik ez al daki?
AITA: Nola jakingo du, ba?
MAITE: Me-se-dez!
AITA: Okerrena gero etorri zen...
MAITE: Gaitz da okerragorik etortzen!
AITA: Etorri zen, ba!
MAITE: Zuk esan!
AITA: Elkar ezagutu zutela!
MAITE: A, orduan, lehendabiziko karta haiek elkar ezagutu baino lehenagokoak ziren?
AITA: Bai.
MAITE: Eta, jakina, elkar ezagutu ondoren idatzitakoak gero eta animosoagoak izango ziren, ezta?
AITA: Grazia egiten dizu, gainera!
MAITE: Zer nahi duzu? Ni ere negarrez hastea?
AITA: Nik bai... beti ere disimuluz, noski: Maritere, zer zabiltza? Maritere, norbait ezagutu al duzu? Maritere, nor ikusi duzu gaur kalean?
MAITE: Pentsa!
AITA: Berak beti ezetz...
MAITE: Ja!
AITA: Beti ezetz! Nola jasango nuen, ba, nik egoera hura? Azkenean alde egin nuen arte! Gero, badakizu, biok banandu ginen, eta... orain, berriz, hau!
MAITE: Ederki hitz egin duzu, aita! Oso laburpen txukuna! Hala ere, nik sinistu zuek biok karta txoro batengatik banandu zinetela!
AITA: Alde batera bai!
MAITE: Istorio hori ondo ezagutzen dut. Ez nauzu engainatuko!
AITA: Zuk ere ba al zenekien, ba, kartena?
MAITE: Ez, ez nekien, baina hori da gutxienekoa. Baina... Eta orain? Zer kontu da orain?
AITA: Ba, horixe, berriro idatzi diola; esan dizut, ba!
MAITE: Berriro idatzi? Aizu, baina galdera bat bururatzen zait...
AITA: Niri asko!
MAITE: Ez, ez, galdera bat, bereziki...
AITA: Ba, alferrik, ez daukat erantzunik eta!
MAITE: Galdera egin baino lehen?
AITA: Ea ba, egin! Zein da galdera?
MAITE: Zergatik idazten dio gure lehengo etxe zaharrera?
AITA: Ba, han bizi delakoan, noski!
