Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 1
Telefonoak, "Riiiiiing". Maite atea ireki, eta zalapartaka sartu da. Irratiaren bolumena, ohi bezala altu.
MAITE: Bai?
TXARO: (Telefonoz bestaldetik) Maite?
MAITE: A, bai. Kaixo, Txaro!
TXARO: Epa! zer moduz?
MAITE: Ba, beno, ondo! Oraintxe iristea egin dinat. Juxtu-juxtu harrapatu naun.
TXARO: Non habil, ba? Unibertsitatera joan naun hire bila, baina... ez omen haiz gaur azaldu!
MAITE: Ez, ezin izan dinat.
TXARO: Hi, bost duro besterik ez zeuzkanat, eta... hitz egingo dinagu beste momenturen batean, bale?
MAITE: Bale!
TXARO: Hi, baina ahaztu baino lehen... Gure arteko beste hori aitatu al dun?
MAITE: Ba... beno, amarekin ez naun oraindik egon. Baina amonarekin ez zegon problemarik. Harengatik bale!
TXARO: Pozten naun! Eta? Amak zer?
MAITE: Ba, ez zekinat! Nahikoa nahastuta zebilen azken aldian, batera bezala bestera joaz. Ikusi egin behar! Dei iezadan bihar!
TXARO: No problem! Bihar arte, orduan. Hi, baina erdia egina zegon, ezta?
MAITE: Horixe juxtu-juxtu, erdia!
TXARO: Adio, ederra! Bihar hitz egingo dinagu, orduan.
MAITE: Adio, bai!
Telefonoa eskegi du.
MAITE: Hau jubilatzeko gogoa!
