Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 2
TXARO: Beno, pareja, nik uste erdia egina dugula!
TXETE: Erdia bakarrik oraindik?
TXARO: Joe, duela astebete okerrago geundean, ezta?
TXETE: Ez zekinat, ba!
TXARO: Dena dela, bihar jakingo diagu lokal hori uzten diguten ala ez. Total, egun bat gehiago ala gutxiago...
TXUSMA: Ez, ez, ez zeukanagu halako presarik egun batengatik, behintzat...
TXETE: Egun batengatik, egun batengatik... Joe! Hori ere ez duk kontua! Zenbat eta beranduago lanari ekin, orduan eta zailago nire musika-taldea osatzea. Zuek badakizue hori ederki asko!
TXARO: Ba, aprobetxa itzak egun hauek, antzezlana hasi baino lehenagoko bi-hiru egun hauek!
TXETE: Baina nola eramango dizkinat, ba, bi proiektu batean aurrera?
TXARO: Motel! Ezin esango duk ,behintzat, nire antzezlanak hainbesteko lanik eman dianik orain arte!
TXETE: Ez, baina beti buruan...
TXARO: Ba, ireki ezak hire buru horretan beste artxibo bat taldearentzat, eta kitto!
TXETE: Erraz esaten dun hik!
TXUSMA: Honek ez zeukan artxibo-problemarik; poltsiko-problemak zeuzkan honek, nik bezalaxe, xentimorik gabe zegon eta!
TXARO: Eta nola nagoela uste duk ni?
TXETE: Baina antzezlan honekin sos batzuk aterako dizkinagu, ezta?
TXARO: Bai, baina ez bihar e! Etzak horrelako ilusiorik egin. Bihar jakingo diagu lokala uzten diguten ala ez, eta hantxe entseatzen hasteko modurik egiten badugu... gero gerokoak! Beno, eta zeuron paperak honez gero ikasita izango dituzue, ala?
TXUSMA: Nik memoriaz zekinat.
TXETE: Nik ere bai, gutxi gorabehera.
TXARO: Gutxi gorabehera ez, Txete! Goitik behera jakin behar duk, ahalik eta azkarren entseatzeko!
TXETE: Ez zekinat, ba, hi! Nik baietz uste...
TXARO: Ustearekin ez dugula ezer egiten, Txete! Ikas ezak, eta ez baduk ikasten, ez hakiok denbora galtzearen errurik inori bota!
TXETE: Ezetz, ba!
TXUSMA: Hi, begirok gero hainbeste kexatu eta gero herorrek ez ikasi!
