detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 4 Atala 5

AMONA: Txaro... Nik banuen Txaro izeneko lagun bat. Zoro hutsa zen gajoa!

MAITE: Nire lagun hau ere halaxe da...

AMONA: Errosarioekin koilareak egiten ibiltzen zen...

MAITE: Amona! Huraxe eta bera! Harixe buruz ari naiz, ba, ni! Baina ez da hura zure laguna; hura nire laguna da, Txaro, alegia; zure errosarioekin koilareak egiten zituena!

AMONA: Esan, ba, hori aurretik!

MAITE: Erraza da, ba, zurekin asmatzea!

AMONA: Eta ezkondu egiten dela esan al duzu?

MAITE: Ez preziso! Fabore bat eskatu dit.

AMONA: Garestia ala merkea?

MAITE: Ez dakit, erdi preziokoa bada ere! Begira, antzerki-talde bat osatu du, lan asko egin, eta ederki kostata!

AMONA: A! Eman zorionak nire partetik. Balio zuen bai hark gauza horietarako!

MAITE: Baina badu arazo txiki bat...

AMONA: Banengoen, ba, ni!

MAITE: Ez daukate entseatzeko tokirik.

AMONA: Gajoa!

MAITE: Eta entseatzen ez badute... jai, amona! Ezin aurrera atera!

AMONA: Ondotxo dakit nik zer den hori!

MAITE: Behin osatuko talde bat, eta non entseaturik ez... bertan behera utzi behar dena! Mixeria da, gero!

AMONA: Baietz, baietz! Nik neronek ere, aitona zena hil, eta alargun gelditu nintzenean, jostundegi bat jarriko ote nuen... Ez alferrik! Lokal bat? Lokal bat aurkitu?

MAITE: Ba, horrelako zerbait Txarori ere!

AMONA: Eta toki asko behar al dute?

MAITE: Ez, ez, apenas! Gela txikitxo batekin ere konformatuko lirateke.

AMONA: Eta zergatik ez diezu esaten hona etortzeko? Hemen, ama eta biok beti kanpoan zaretela, bada hemen nahiko toki! Horko gela hori huts-hutsik dago.

MAITE: Eta? Ondo pentsatu, gero, e, amona! Ez al da konpromiso gehiegitxo izango?

AMONA: Zaude isilik, neska! Konpromisoa, esan nahi al duzu? Zer axola dio, ba? Zenbat lagun dira taldean?

MAITE: Ez gehiegi.

AMONA: Zenbat?

MAITE: Zenbat... hiru-lau bat, asko jota ere.

AMONA: Jesus, ba! Esaiozu lasai etortzeko! Tira, tira! lasai datozela, e!

MAITE: Benetan amona?

AMONA: Baietz, ba, neska!

MAITE: Eta zer esan behar du amak?

AMONA: Ba, telenobela ikusten ari den bitartean galdetzen badiozu, ezer ez; telenobelarik ez badago, Carolinarekin egongo da, eta, orduan, alfer-aferrik galdetzea, eta harekin ez badago, berriz, ez da etxean izango, eta, beraz, galdetu beharrik ez...

MAITE: Badaezpada ere esan egin beharko diot!

AMONA: Nahi duzun bezala!

MAITE: Beno, amona, orain, behintzat, banoa... nahiko berandu badut.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653555

x61pViewCountWAR

616

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR