Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 4
MAITE: Gogoan al duzu Txaro?
AMONA: Txaro... Txaro...
MAITE:Bai, amona, txikitako nire laguna! Etxe zaharrean bizi ginenean ia beti han izaten genuen hura.
AMONA: Ez naiz, ba, jabetzen.
MAITE: Jesus! Ez al zara akordatzen behin zure armariotik han zeneuzkan soineko guztiak atera, eta biok jostatzen nola ibili ginen?
AMONA: Memoria zahar hau!
MAITE: Esaten dut, ba, nik, nahi duzunean bakarrik zuk memo...
AMONA: A, baita, baita! Oraintxe gogoratzen naiz! Ez al zen hura, gainera, Granadara ezkondu?
MAITE: Granadara ezkondu?
AMONA: Bai, hango torero batekin, edo...
MAITE: Torero batekin? Nor?
AMONA: Zure lagun bat, ezta?
MAITE: Nire lagun bat? Baina, baina, amona... nik ez daukat Granadara ezkondutako lagunik, nik dakidala, behintzat!
AMONA: Ez dakit, ba! Zure memoria hori ere...
MAITE: Nola ahaztuko zait, ba, horrelako gauza bat? Ai, ama! Badakit, gainera! Zu nire amaren lagun batez ari zara, baina hura ez zen toreroa!
AMONA: Noski hura ezetz! Haren senarra zen toreroa!
MAITE: Utz dezagun! Ez bata eta ez bestea; inor ez zen toreroa. Txaroz ari gara, amona!
