Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 3
Bi musu ozen masail banatan.
CAROLINA: Maitea, horiek dira begi-zuloak!
AMA: Eskerrak etorri zaren, Carolina!
CAROLINA: Zer gertatzen da?
AMA: Depresioak jota nago.
CAROLINA: Zer moduz gaurko entrebista, e?
AMA: Ondo baina...
CAROLINA: Ea, lasai! Oraintxe hitz egingo dugu, baina lehendabizi, bihotza, kafetxo bat behar dut. A, ez pentsa zu baino hobeto nabilenik!
AMA: (Altu samar) Ama! Kafe bat jarriko al dio Carolinari, mesedez? (Normal) Baina goazen nire gelara... han lasaiago hitz egingo dugu!
CAROLINA: Ene, ene! Gaurko eguna ere, neska! Goiz-goizetik hasita gainera! Lehenengo Rosa Marirekin... ez dago eskubiderik!
AMONA: (Imitatuz) Ama, kafe bat jarriko al dio Carolinari, mesedez?
MAITE: Oraintxe daukazu aukera ederra zertaz aritzen diren jakiteko.
AMONA: Kafea atez kanpo uztea nahi izaten dute.
MAITE: Ba, zuk ateari bultza, eta sartu!
AMONA: Horien txoro-kontuak entzutera? Ezta pagatuta ere! Badaukat nik zeregina! Zuk ez al duzu laguntzarik behar?
MAITE: Ez, amona ez. Marijoseren umeak oraindik oso txikiak dira, eta ez didate hainbesteko lanik ematen.
AMONA: Ipuinak kontatzea duzu onena. Badakizu, txikitan kontatzen nizkizun ipuin haiexek...
MAITE: Zure kontu zahar haiek, ezta? Baina, ez pentsa, gauerako neka-neka eginda egoten dira, eta, berehalaxe, plaxt!, erortzen dira...
AMONA: Gaixoak!
MAITE: Baina gerra pixka bat ere ematen didate, e! Hara! Gaur ere Marijoserekin hitz egin, umeak bainatu, pijama jantzi, afaria eman... eta gero gerokoak, ohera bota arte.
AMONA: Bai, bai! Ez dakit oraingo umeak zaintzen asmatuko nukeen! Hobeko nuke, noski, neskame-lanetan, hementxe egotea!
MAITE: Baina bi horiei kaferik eman beharrik gabe!
AMONA: Eman beharko diet, ba!
MAITE: Pentsatzen dut, bai! A! Beste kontu bat, joan aurretik...
AMONA: Bai...
