Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 5
Tinbre joka.
MAITE: Honaino etorri eta inor ez etxean? Jakin izatera... hartu dudan bustialdiarekin, gainera? Itzuli hadi orain berriz etxera! Entzun behar dituenak! Baina, baina, non demontre sartu da gizon hau? Aita?
Tinbrea berriz ere.
MAITE: Keba! Alfer-alferrik... denbora galtzen ari naiz. Izango du orain ere negozio ederren bat esku artean! Gizon honekin!
Taberna-musika.
TXETE: Aizue, nik ez zeukanat xentimorik!
TXARO: Erronda hau nire kontu!
TXUSMA: Hi, Txaro, ez dinat oso ondo ulertu han gertatu dena.
TXARO: Zer nahi duk esatea? Alde batera harritzekoa ere ez duk, Pedro eta Maritere aspaldi apartatuta bizi dituk eta!
TXETE: Hala hobe ere! Erruki horiek biak arrimatuta!
TXUSMA: Bai, motel, fardel ederra andre gaixoarentzat! Hi, baina, zer zinan horrek gure kontra? Maitaleak gora eta maitaleak behera!
TXARO: Ba... pss... ez zekiat, ez zekiat. Oso jeloskorra izango duk edo... auskalo, hi, batek jakin!
TXETE: Nik uste hobe dugula etxe horretara gehiago ez azaltzea.
TXARO: Bai! Eta herriko plazan entseatu... Hau, hau...!
TXETE: Baina ama hori... eta amona hori eta...
TXARO: Hori etxe guztietako kontua duk, motel! Hi... hi non bizi haiz, ordea?
TXUSMA: Joe... etxe guztietako kontua! Gurean ere zerbait izango dun, baina... hi, han gutxienez denok normalak gaitun!
TXARO: Ooo... nola ez, ba, denok normalak! Hiregandik hasita, gainera, ezta? Bisaje horrekin!
TXUSMA: Zer ikusi zeukan horrek normala izatearekin?
TXARO: Ez, ezer ez...
