detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 6

MAITE: Ui, Txaro! Zuek hemen? Ez al zenuten, ba, entseatzera itzuli behar?

TXARO: Hara hemen bera! Aizan, baina, zer itxura dun hori? Mela-mela eginda hator, neska! Propio bustitzen ibili al haiz?

MAITE: Propio...

TXETE: Hi..., ez, hi ez hator etxetik! Bestela jakingo hunake hango eskandaloaren berri.

MAITE: Zer eskandalo! Nire etxean? Zer gertatu da, ba?

TXUSMA: Beno! Ero bat gure gelan sartu, eta denok akabatu ez gaituenean...

TXARO: Txusma, bere aita huen...

TXUSMA: E? A...

MAITE: Ez, berdin ziok! Ohituta nagok, ez pentsa! Baina zer egin dizue?

TXARO: Egin, egin, ezer ez egin!

MAITE: Baina... zer egiten zinan aitak etxean? Edo zertara joan dun?

TXARO: Ba, ez, ba, jakin! Hantxe azaldu dela bakarrik! Baina Txusmak arrazoi din. Ero baten moduan gelara sartu, eta han hasi zaigun buila eta zalapartaka... hire amari, amonari, azkenean guri...

TXUSMA: Guri ez... honi. Gu, badaezpada ere, gordeta egon gaitun.

TXETE: Gordeta?

TXUSMA: Ez... zera, hasi orain hemen balientearena egiten! Gordeta, zera, ondo gordeta, gure kontra ere bazian zerbait eta! Noski... ea kantak nork idatzi dituen, esateko hari, eta... beno, txoro-kontua hemendik eta txoro-kontua handik. Eroa...! Eroa...!

MAITE: Ai, Dios! Orain ere badiagu gaizki-ulerturen bat...

TXARO: Zerbait bai, behintzat...

MAITE: Beno, hitz egingo dinagu... Etxean geratu al dun?

TXARO: Ez, ederki kostata, baina... alde egin din! Gauzak ez direla horrela geratuko esanez alde egin din.

MAITE: Horretan, behintzat, arrazoi din. Egongo gaitun!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652279

x61pViewCountWAR

587

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR