Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 6
MAITE: Zergatik arraroak?
AMA: Ba, idazten duen gizonezkoak...
MAITE: Nola dakizu gizonezkoa dela?
AMA: Horixe bakarrik behar dugu! Emakumezkoa izatea!
MAITE: Nik ez dut hori esan. Nik esan dut ea nola dakizun gizonezkoa dela.
AMA: Ba, amodiozko kartak idatzi dizkidalako.
MAITE: Eta emakume batek ezin al zitzakeen idatzi?
AMA: Baina... propio egiten al duzu, ordea? Hara, utz nazazu, e, utz nazazu bakean! Txikituko zaitut, bestela, nire ilusioak zapuztera bazatoz!
MAITE: Baina, ama, nik ez dizut ezer esan.
AMA: Nahikoa esan duzu, txolin horrek! Berriz ere hasi zait bihotza saltoka! Horrelaxe akabatuko nauzu zuk, disgusturen batekin!
MAITE: Ez dut uste hainbesteraino denik, e! Eta ez hasi hemen berriro teatroa egiten!
AMA: Emakume batek! Nola idatziko dizkit, ba, emakume batek amodiozko kartak?
MAITE: Bale! E... teatroa esanda, gainera, ba al dakizu hor ez dela batere soinurik entzuten? Edo, ez ote dira, ba, etorri?
AMA: Nortzuk?
MAITE: Begiratzera noa.
