Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 7
TXARO: Ahots hori... Hori ez al da Maite?
TXETE: Baliteken. Ez zekinat!
TXUSMA: Builaka ari dena, behintzat, ama dun. Ez zegon dudarik!
TXARO: Maite baldin bada, ondo gaituk!
Atea zabalduz
MAITE: Kaixo, koadrilla! Zer egiten duzue hemen geldirik? Entseatu beharreko guztia entseatuta, ala?
TXARO: Ez, beno...
TXETE: Bai, ba...
TXUSMA: Goiz guztian ez dinagu ezer egin.
MAITE: Zer, ba?
TXARO: Bi baliente hauekin, neska...
TXETE: Hara, berriz, orain hemen gure balientea, alajaina!
MAITE: Gaur ere zerbait izan al duzue?
TXUSMA: Ez, ez... Beno, guk dakigunez ez behintzat! Baina... ez dakit, ondo al dira denak?
MAITE: Zeintzuk?
TXUSMA: Ba, hire ama, amona eta...
MAITE: Bai! Amona ez diat ikusi, baina, ama, bai! Zergatik galdetzen didak hori?
TXUSMA: Ez, ez... gure gauzak...
TXARO: Kontaiok!
TXUSMA: Ez den ezer ere, ordea! Txorakeriak...
TXETE: Hori duk! Txorakeriak! Orain bai! Esaiok... goizean tinbrea jo dutenean! Kaka eginda, zera, hi ere, besteok bezalaxe! Atzo bezala etorri izan balitz, igarriko hioaken!
