Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 8
MAITE: Aitagatik ari al zarete? Badakizue hemen izan dela, ezta?
TXUSMA: Ez daukan esan beharrik!
TXARO: Ez, badakin... Atzoko... atzoko trauma hor baitaukate oraindik bi hauek.
TXETE: Trauma esaten al dun?
TXUSMA: Aizan, eta zer ote daukan, ba, hik herorrek? Isil asko egon haiz hi ere tinbrea jo duenean! Ahaztu al zain?
MAITE: Ez diat ulertzen! Ezer gertatu ez, inongo iskanbilarik ez, eta... zer, zer pentsatu duzue, ba?
TXARO: Ba, bien kontra ekin edo... zerbait egin ote dien, ba, hire amonari eta amari!
MAITE: Eta zuek... zuek ezta gelatik irten ere? Mugitzeko asmorik ere ez, zerbait gertatuta ere?
TXARO: Hasi hadi, ba, horren kontra! Atzoko mehatxuak gutxi izan eta!
MAITE: Baina, baina... hauxe duk, hauxe! Ezertxo ere ez dun gertatu, ordea? Aita etorri dun, amarekin hitz egin din eta joan egin dun. Besterik ez. Ez zegon batere misteriorik!
TXARO: Ba, gu hementxe, ba...
MAITE: Beldurrak airean! Ai! Esaten din, bai, nire lagun batek txori gehiegi daukazuela buruan zuek, antzerki-munduko jendeok! Beno, eta... bazkaltzera irten beharko duzue behintzat, ezta?
TXARO: Beharbada, bai! E?
TXUSMA: Jakina, ba!
TXETE: Eta nor doa aurretik?
MAITE: Baina, baina... Igo hadi nire bizkarrera, zera hi, zangomehe!
TXARO: A, Maite, beste ideia bat, eta hirekin komentatu nahi genukeena, gainera, ezertan hasi aurretik.
MAITE: Antzerkirako ideiaren bat?
TXARO: Bai.
MAITE: Ea, ba, zer da?
TXETE: Hi, beno, zergatik ez kontu horiek bazkalondorako utzi? Tripa-zorri hauek, badakin...
MAITE: Nahi duzuen bezala.
TXUSMA: Bai eta... hobe dinagu gerorako uztea! Inork jan ez gaituenez, ea geuk jaten dugun zerbait!
MAITE: Zuek agindu!
