detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 13 Atala 9

Sukaldean.

AMONA: Majo zegoen gaur, benetan!

AMA: Berorren semea duelako?

AMONA: Ez dut horregatik esaten, Maritere! Ezin esango duzu, behintzat, gaur jator ez zegoenik!

AMA: Nik ez dut hori esan!

MAITE: Has zaitezte orain biok teman! Ea nork arrazoi duen!

AMONA: Honek nahi duena esango du, baina majo askoa zegoen gaur! Gaztetan bezain majoa!

MAITE: Orain ere ez da pertsona txarra!

AMA: Jakingo bazenute zertara etorri den!

AMONA: Paper-konturen batzuk argitzea. Hori badakit!

AMA: Zuk, jakin? Batere ez dakizu zuk!

AMONA: Eta... konpondu al dituzue?

AMA: Zerbait egin dugu!

AMONA: Zer paper ziren, ba?

MAITE: Amona, ez zaitez sudurluze eta txintxarri izan!

AMONA: Hara hemen, aldaba hizketan! Berak bakarrik jakin beharko ditu honek gauza guztiak! Izorrai besteak!

AMA: Ama! Ez lituzke horrelako gauzak esan behar Maiteren aurrean!

AMONA: Beno, Maritere, xantu-zurikeriatan ez hasi niri orain hemen, e!

MAITE: Ederki eman ere! Behin izango etxean bake pixka bat, eta orain zuek biok sesioan, alajaina!

AMONA: Nik ez dut ezer egin, baina betikoa... kulpa guztiak nik, arrazoi izanda ere!

MAITE: Bioi esan dizuet, amona, ez zuri bakarrik!

AMONA: Zer egin dut, ba, nik?

MAITE: Gaur, beharbada, ezer ez, baina eta atzo? Zer ibili zinen atzo?

AMONA: Ni? Zer ibili nintzen, ba?

MAITE: Zeuk jakingo duzu, non eta zertan ibili zaren!

AMA: Orain ere zerbait egin al du?

AMONA: Zera egingo nuen! Ume honen kontuak!

MAITE: Esango al diguzu noiz iritsi zaren etxera?

AMA: Nondik? A, ba, ni ez naiz konturatu ere egin!

AMONA: Horrela arduratzen zara zu amona gaixoaz!

MAITE: Berak ere bazeukan honek aurreragoko lanik, bihotza bere tokian mantendu ezinik!

AMA: Egia! Eta ez gogorarazi, gainera, e, berriro gaixotzerik nahi ez baduzue!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652058

x61pViewCountWAR

680

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR