Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 10
MAITE: Zuek daukazue suertea, zuek! Bat, nahi duenean gaixotzen dena; eta bestea, berriz, nahi duenean memoria galtzen duena!
AMA: Hori ez da horrela, Maite!
AMONA: Nola jardun liteke horrela hizketan! Ez dakizu asko zer-nolako miseria den zerbait egin eta hurrengo egunean egindako horretaz ezertxo ere ez akordatzea!
MAITE: Bai, izugarria zuena biona! Baina nahiago nuke hemendik urte batzuetara zuen bion gaixotasun horiek edukiko banitu, bai batena eta bai bestearena!
AMA: Baina, ea, ea! Zer da berandu etxeratu delako kontu hori? Ez zen, ba, kalera irtengo, ama?
AMONA: Ni? Ni kalera irten? Daukadan hanketako minarekin?
AMA: Hala ere! Banengoen, ba, ni!
AMONA: Honen xelebrekeriak dira horiek!
MAITE: Orduan, zergatik zentozen zapatak eskutan hartuta isil-isilik?
AMA: Baina...
AMONA: Ezetz, ba, Maritere! Ezetz! Ametsetan ibiliko zen hau!
MAITE: Ametsetan! Hitz egingo dugu gero zuk eta biok!
AMA: Beno, ni pixka bat deskantsatzera noa. Gauza asko pentsatu beharra daukat oraingo honetan!
AMONA: Bai, segi, segi... pentsatze horrek gehiegi nekatzen zaitu eta zu!
