detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 13 Atala 11

MAITE: Eta orain, aurrez aurre gauden honetan...

AMONA: Aizu, inoiz eskatu al dizut nik zuri konturik, maitea?

MAITE: Behin bakarrik, amona!

AMONA: Hori ez da egia!

MAITE: A, ez?

AMONA: Aizu, gauza bat da pertsona batez arduratu edo kezkatzea, eta beste bat hari kontuak eskatzea!

MAITE: Bi gauza diferente dira, orduan?

AMONA: Erabat diferenteak!

MAITE: Apuntatuko dut! Baina nik lehenengoarekin nahikoa dut: oso kezkatua naukazu, amona. Oso kezkatua!

AMONA: Zergatik ote da?

MAITE: Ba, egun osoa etxean pasatzen zenuela uste, eta, derrepentean, ia egun osoa kalean egiten duzula konturatu naizelako.

AMONA: Ez zaitez zure ama bezain esajeratua izan! Paseotxo bat eman dudala, eta zer?

MAITE: Nora paseotxoa?

AMONA: Ba... kalera!

MAITE: Bakarrik?

AMONA: Bakarrik, alegia!

MAITE: Bale, amona! Esan dizut zutaz kezkatuta egon arren, ez naizela kontuak eskatzen hasiko. Zeuk ikusi! Baina... gezurrik ez gero niri, e, amona! Hori ez! A, eta, ahaztu baino lehen, hemendik aurrera ez gehiago galdetu niri aberats-plantako mutil hori nor den!

AMONA: Noiz galdetu dizut nik hori zuri?

MAITE: Izugarria zara gero, amona! Izugarria!

AMONA: Baina azkenean, orduan, zer?

MAITE: Zer, zer?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652041

x61pViewCountWAR

593

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR