Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 12
AMONA: Deklaratu al zaizu, edo?
MAITE: Horixe egin behar du! Ez diot barkatuko!
AMONA: Polit askoa duzu hori, umea!
MAITE: A, bai?
AMONA: Deklarazio-egunetakoak dauzkat nik neure rekuerdorik onenak!
MAITE: Bat baino gehiago izan ziren, orduan?
AMONA: A, jakina, zer uste duzu, ba?
MAITE: Zu harrapatu zintuenak ere...
AMONA: Nik aukeratu nuen onenak, zera, ni harrapatu! Izan zen majo estututakorik! Gizajoak!
MAITE: Eta zu zeu ez al zara inoiz deklaratu?
AMONA: Ni deklaratu?
MAITE: Zergatik ez, ba?
AMONA: Tira, tira! Agerreko Maria Teresa deklaratu? Burutik eginda egonez gero... isiltzen naiz!
MAITE: Orduan, azkeneko nobio hori ere deklaratu zaizu honez gero?
AMONA: Jakin egin nahi zuk? Alfer-alferrik ibiliko zara, ba!
MAITE: Neroni horretan! Baina, tira, bageundeke pozik! Hiru Maite etxean, eta hirurak maitale banarekin! Ez dago gaizki!
AMONA: Zure amak ere ba al du?
MAITE: Hara! Beraz, zuk zeuk ere bai, orduan?
AMONA: Nik ez dut maitalerik daukadanik esan!
MAITE: Nahikoa esan duzu! Kontu horietan... hirurok, amona, maitale banarekin, dirudienez, amak ere badu eta!
AMONA: Hori ez nekien! Telebisioan azaltzen diren txotxolo horiek buruan bazerabiltzala bai, baina... Pedro gizajoa!
MAITE: Ba, harixe esker jakin du!
AMONA: Baboa al da, ba, nire seme hori, edo zer?
