detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 13 Atala 13

MAITE: Ba, gauza garbirik ez nizuke esango, baina, dirudienez, kartak eta guzti idazten dizkion maiteminduren bat badarabil amak bere atzetik. Eta auskalo noiztik, gainera! Kontua da delako amorante horrek lehengo etxe zaharrera idazten kartak, eta, klaro... aitak denak irakurri! Amaren izenean zetozen kartak aitak irakurri, lehengo etxe zaharreko zuzenbidea zeukatelako! Haietxek entregatzea etorri zaio gaur.

AMONA: Eta nor ote da, ba, karta-idazle hori?

MAITE: A! Hori berak ere ez omen daki!

AMONA: Ene, ba! Eta zer egiteko asmoa du, orduan?

MAITE: Horixe ez, ba, nik jakin! Entzun diozu, lehendabizi behintzat gauzak ondo pentsatu...

AMONA: Jesus! Behin-behingoa, a zer bingoa...

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651797

x61pViewCountWAR

637

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR