detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 14 Atala 1

Parke batean daude.

AMA: Hortxe eseriko al gara, Carolina?

CAROLINA: Banku horretan, Maritere? Egiten duen hotzarekin?

AMA: Bai, hortxe egongo gara ondoen!

CAROLINA: Ene, ene! Nik uste baino okerrago zaude!

AMA: Keba! Badaukat energiatan, Carolina!

CAROLINA: Konturatzen naiz, bai!

AMA: Ui! Eta gaurko horoskopoa irakurri izan bazenu...

CAROLINA: A, bai? Notizia onak?

AMA: Primerakoak!

CAROLINA: Zer zioen, ba?

AMA: Memoriaz ez dakit; baina, gutxi gorabehera esanda, gaur aurkituko omen dut aspaldian espero dudan hori.

CAROLINA: Tira, Maritere! Gutxienez berrehun aldiz irakurri duzu gauza bera, eta gaur sinistu behar al duzu, juxtu-juxtu?

AMA: Ez, ez, ez! Gaur oso diferentea da!

CAROLINA: Ez dakit zergatik! Baina, beno, kontaidazu, ba, irrikitan nago.

AMA: Pedro izan da etxean!

CAROLINA: Berriro?

AMA: Bai.

CAROLINA: Eta gaur ez al zaitu gaixotu?

AMA: Ba, ez, gaur ez!

CAROLINA: Pozten naiz! Nik uste baino indartsuago zaude, orduan, laztana!

AMA: Jakingo bazenu, Carolina, zer ekarri didan!

CAROLINA: Ez zen, ba, Pedro berriro ere zu konkistatu nahian hasiko?

AMA: Keba, emakumea!

CAROLINA: Hala ere, hala ere! Banengoen, ba, ni horregatik ote zen zure oraingo pozaldi arraro samar hau!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651760

x61pViewCountWAR

650

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR