detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 14 Atala 2

AMA: Karta batzuk ekarri dizkit, Carolina!

CAROLINA: Zeinek? Pedrok?

AMA: Bai.

CAROLINA: Noiztik hori hain kartazalea?

AMA: Bai, emakumea! Karta-mota bat bakarrik gustatzen zaio horri, jokorako kartak!

CAROLINA: Beno, Maritere, orain arte esan didazun guztia oso normala da.

AMA: Kartak, ordea, Carolina, kartak dira normalak ez direnak!

CAROLINA: Jesus! Esango al didazu behingoz zer karta diren horiek?

AMA: Maite nauen norbait daukat, Carolina! Maite nauen norbait! Konturatzen al zara?

CAROLINA: Horixe baietz! Nik ere maite zaitut, laztana!

AMA: Baina, ez da hori; ea ulertzen duzun...

CAROLINA: Baina, baina, zer ulertu, bihotza?

AMA: Norbaitek maite nauela, berriz esanda ere, Carolina! Ez al duzu ulertzen? Badela norbait nitaz maiteminduta dagoena, erabat maiteminduta!

CAROLINA: Baina, zer esaten ari zara, Maritere? Jesus, Jesus... Eta horrek ba al du Pedrorekin zerikusirik?

AMA: Berak ekarri dizkit kartak, Carolina!

CAROLINA: Zertan hasi da, ba, orain? Zelestino-lanetan?

AMA: Ez, hara! Dirudienez, aspaldi ari ziren iristen karta hauek lehengo gure etxe zaharrera, hango zuzenbidea baitaramate. Orduan, ba, Pedrok irakurri lehen-lehenik karta horiek... eta, horixe... irakurri ahala gero baino gero zelosoago, hortxe egon da isil-isilik niri ezer esan gabe... gaur entregatu dizkidan arte!

CAROLINA: Eta orain zergatik erabaki du, ba, ekartzea?

AMA: Kontzientziako karga nonbait, Carolina. Eta kuriosidade pixka bat ere bai, seguru asko. Jakin ezazu!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651743

x61pViewCountWAR

716

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR