Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 17
TXEMA: Aizu, zer zaude? Umore txarrean?
MAITE: Ez.
TXEMA: Joe, ezetz!
MAITE: Oraindik ez didazu erantzun!
TXEMA: Ez zaitez nire aitona bezala hasi!
MAITE: Esan, ba, orduan...
TXEMA: Ez dut hitz bat ere esateko asmorik!
MAITE: Ba, adio, Txema!
TXEMA: Bale, ondo da! Bai! Hori da erantzuna. Egun hauetakoren batean deklaratzeko asmoa nuen... Baina, hara, horrela eginez, sorpresa baten emozio guztia kendu diozu!
MAITE: Tira! Ez zara hain milindris izango!
TXEMA: Horixe behar dugu.
MAITE: Hitz egingo al duzu garbi?
TXEMA: Aizu, maja! Begira... nik ez daukat eztabaidatan batere denbora galtzeko gogorik, e! Beraz, aklaratzen zarenean, abisatu! Bale?
MAITE: Baina, zertaz nahi duzu aklaratzea, ez badidazu ezer esaten?
TXEMA: Begira! Nik gauza bat bakarrik dakit: ni zurekin oso gustura egoten naizela. Ez dakidana da zu zeu ere nirekin hala egoten zaren ala ez! Beraz, oso erraza daukazu: baietz uste baduzu, edo, behintzat, hala uste duzunean, nirekin gustura egoten zarela, hots egin, eta kitto! Bale?
MAITE: Eta kafea?
