detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mundu guztiak

Zortzi ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa, etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan elkartuko den semea, besteak beste.

EGILEA: Ruben Sanchez Bakaikoa

ARGITALETXEA: Txalaparta

URTEA: 2026

2046tik heldu zaigu Mundu guztiak, gurera, liburu formatuan, izatez mental-trip gisako artefaktua dugun arren. Gero eta gehiago ari gara etorkizunekoak ziruditen egoerak bizitzen, eta, testuinguru horretan, ariketa espekulatiboa egin du “egileak” aita-seme, ama-alaba, bikote eta lagun harreman interpertsonaletan murgilduta. Buruko mikrotxipak, droneak, Adimen Artifizialak, humanoideak eta egunetik egunera errealagoak diren bideo-jokoak erabili ditu mundu bat sortzeko, non, esan gabe doa, mundu guztiak dituen bere gauzatxoak, sekretuak, kezkak… Liburu honetan kabitzen dira mundu horiek guztiak.

Ruben Sanchezek 2025eko Ignacio Aldecoa beka irabazi zuen ipuin-liburu hau idazteko.

Hona pasarte bat (7. or.):

"Gatozen mundu infinitesimal honen behaketara. Green ez omen da, ez handiegia, ez txikiegia, halakoxe ospea du, tamainakoa, nahiz eta pertsona batzuei txikiegia egiten zaien, eta beste batzuei handiegia. Inguruko beste edozein hirik bezala, hiru maila ageri ditu: lurrazpikoa, non estolderia, kableak, zaborrak, hildakoak, Oxeko aztarnak eta abar dautzan; airekoa, non intsektuak, hegaztiak eta droneak dabiltzan (azken horiek beren bide, trafiko kontrolatzaile eta nabigazio arau); eta lur gainekoa."

Orrialdeak: 176

detalle2

Dokuteka

C1
2026-05-05

x61pRelaContWAR

39295359

x61pViewCountWAR

140

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR