irakurgai-mailakatuak-fitxa
Reset
Aitziber Etxeberriak distopia kitzikagarria aurkeztu digu nobela honetan. Mundu berri eta konplexu bat aurkeztearekin batera, gizarte «hobeago» batek dituen gabeziak erakutsi ditu eta etorkizuneko gizarte-ereduei buruz hausnartu du.
EGILEA: Aitziber Etxeberria
ARGITALETXEA: Erein
URETA: 2025
Alegiaroaren 46.urtea. Klaustro Zuriak gidatzen duen M eremuko gizarte teknologiko eta aurreratuan, ustezko zuzentasunaren distira iluntzen duten itzal uneak hedatzen hasi dira han-hemenka. Azken Bateratzean eratu zen klasetan banaturiko gizarte eredu berriaren ongizatea bermatzea da, Segurtasun Departamentu buruaren, Mararen, egiteko nagusia. Zilar pribilegiatuen eta haien menpeko diren karbonikoen arteko oreka mantentzea geroz eta zailagoa da, ordea. Hori gutxi balitz, gizarte justuago baten alde eragindako gehiegizko kontrolaren aurka borrokatzeko prest dagoen disidentzia eratzen ari denaren susmoa geroz eta sendoagoa da. Sistemak ez du akatsik onartuko.
Irakurri zati bat hemen, PDF formatuan.
Hona pasarte bat (16. or.):
"Orain arteko espetxean ez bezala, eraikin honetan ez dut hezur-mamizko arduradunik topatu nire zain. Horren ordez, pantaila handi batek eman dit ongietorria. Irudi batek pantailaren
aurrean non kokatu behar den zehatz adierazten du. Bertan jarri orduko, pantaila aktibatu eta guardia baten holograma 16 azaldu da. Zurrun jarri naiz.Han bertan ez egoteak ez baitu esan
nahi aginterik ez duenik."
