detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Sorbatza

Etorkizun hurbil batean, egungo korapilo sozial, ekonomiko zein ekologiko nagusiak konponduak ditu gizarteak, jendea bakean eta aski zoriontsu bizi da zibilizazio berrian, baina badira hain erraz etsitzen ez dutenak; gazte konformagaitz batzuek Sorbatza izeneko taldea sortu dute, sormenaren bitartez bizitzari bestelako esanahia emateko eta jendartearen erosotasunak kolokan jartzeko.

EGILEA: Markel Sanchez

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2026

Eraldaketa Handia eta gero, harrizko goiburua zizelkatu zuen belaunaldi hark: historia amaitu zela. Klase-boroka zela historiaren motorra, eta hura desagertuta historiarenak egin zuela. Baina historia hasi baino ez da egin, orain artekoa historiaurrea besterik ez da izan. Orain da unea, orain ezin gara kikildu, ezin dugu huts egin. Humanitatearen aro berria daukagu aurretik gure zain, dena egiteko, dena aldatzeko, dena eraikitzeko. Utopiaren argi-ilunen artean, nobela txunfigarri batekin estreinatu da Markel Sanchez euskal letren plazan, idazkera sentibera baina zainduaz eta buruko errota etengabe jirarazten dizun iradokizn parrastaz.

Liburuaren aurkezpenari buruz Naizek argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (18. or.):

"Duela bi urte eta erdi ezagutu nuen, pare bat egunerako Munitibarrera etorri nintzenean. Kasualitate kolpe batez ezagutu nuen, edo kolpe kausal batez, nondik begiratzen den. Autobusean nindoan eta euria bota ahala ari zuen, kristaletik jendea aterpeetan ikusten nuen, zaparradak atseden noiz emango. Autobusa kala bazterreko geltokira iritsi eta korrika irten nintzen kaleaz bestalde zegoen karrerape bateraino, motxila esku batean eta zira buru gainean halamoduz eutsita. Euri-aurpegiarekin nindoan: begiak erdi itxita, burua makur eta hortzak erakusten, batere espero gabe nire aurretik norbait patinatzen pasako zenik, eta kolpe batez lurrera bota nuen. Ur lurrera."

Orrialdeak: 240

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2026-07-08

x61pRelaContWAR

39752293

x61pViewCountWAR

176

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR