detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Espekulazioak

Ipuin-liburu honetan ez dago mamurik, baina gauzak ez doaz guztiz ondo. Istorio hauetan egunerokotasun nahasia agertuko zaio irakurleari; elementu fantastikoek desitxuratuko dute errealitatea istant batean. Unibertso honetan, pertsonaia guztiak dira ongi etorriak.

EGILEA: Arrate Egaña

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2025

Zazpi kontakizunek osatzen dute Espekulazioak. Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez, eta irudimena bidelagun, ipuin-sorta eta pertsonaia bitxiak bezain erakargarriak aurkeztu dizkigu: saguei higuina dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, Mexikoko presondegi batean agertutako dokumentu bitxiak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume-santa boteretsua, auskalo zeretik iheska doan korrikalaria, eta mendeku bila dabilen emakume taldea.

Liburuaren zati bat irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (8. or.):

"Dena dela, aurtengo festek aldaketa ekarriko dute. Laborategitik irten, zuzenean ganbarara igo, eta Gabonetako gauzakien poltsa handia berreskuratuko du. Amonak nahi ala ez, etxeak Vigo hiriaren antza hartuko du; aurten bai, beteko du bere guraria. Hedy Lamarr, amonaren kateme kutuna, hiru koloretakoa, Mari Domingiz mozorrotuko du, amona ernegatzeko besterik ez bada ere, beti baitabil ñi-ñi-ñi bere kateme mimatuarekin.
—Ene bada, Joselu, umea ematen duzu: gainditu behingoz Gabonetako asuntoa –esan ohi dio amonak, zigarreta
ahoan.
—Ba zuk utzi erretzeari –erantzuten dio beti bilobak–; urte mordoa eduki duzu nerabe burugabe izateari uzteko."

 

Orrialdeak: 160

detalle2

Dokuteka

B2
2025-12-04

x61pRelaContWAR

38871961

x61pViewCountWAR

939

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR