Itzalen distira
Narrazio-bilduma bat da Arrate Egaña idazle errenteriarraren “Itzalen distira” liburua, zortzi narrazioz osatuta dagoena. Zaila da adierazten zein den istorio hauen gai nagusia, zer duten komunean. Izan ere, independenteak dira denak, baina guztiek dute zerbait iluna, oso gizatiarra. Ohiko egoerak deskribatzen dira, baina arrotzak zaizkigun uneak ere aurkituko ditugu.
Egilea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022
Pertsonaiek zenbait egoera, kezka edo momenturi nola erantzungo dieten irakurriko dugu kontakizunetan eta esan daiteke ipuinek egunerokotasuna bihurritzen dutela. Egoera korapilotsuak dira gehienak eta antzezlan batean bezala ikusiko ditugu pertsonaiak, batetik bestera, obsesioari, ihes egiten dien denborari, heriotzari edota sakrifizioari aurre eginez.
Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
Orrialdeak: 148