irakurgai-mailakatuak-fitxa
Muga hautsien hegalak
Larrak –lehen Lurra eta gero Larru izandakoak– bizitza berri bat hasi du: drogak eta gehiegikeriak utzita, gaztak egiten ikasi du Pirinioan, eta artzaintzan dabil orain osaba Luzio eta Mirtaren Belzebenea baserrian, pandemia garai betean.
EGILEA: Enesto Prat Urzainki
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2025
Larrak izimodu lasaia eraman nahi izanda ere, berez datoz arazoak: batetik, muga pasatu nahi duten gazte afrikarrak bolada batean gordetzeko eskatuko diete lagun batzuek; bestetik, Telleria urbanizazio-proiektuarekin aurrera jarraitu nahi dute espekulatzaile eta agintariek; azkenik, Itoizko Solidarioen borroka zaharrak ere bere lorratza izango du hemen.
Baztan egiazko, kontraesanez eta bizinahiz betetako baten erretratu zorrotz bezain maitagarria eskaintzen duen trilogia osatu du honenbestez Ernesto Prat Urzainkik. Bizitza duinen aldeko borrokari alaitasunez eusten dioten guztientzako omenaldia.
Liburuaren aurpezkenari buruz El Diario Vasco egunkariak argitartutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (15. or.):
"Ni, patuan sinesten ote nuen jakin gabe, olatu bat nintzen. Tira, olatu bat baino gehiago, olatu aunitzez ereindako itsasoa nintzen. Batzuetan hondartzako legarra leun ferekatzen nuen, eta bertze batzuetan bortizki kolpatzen nituen labarrak.
Desintoxikazio prozesuan izan nuen berrerortze larritik zeharo sendotuta eta erabat indartuta atera nintzen, soilik akatsetatik ikasiko banu bezala. Itxuraz, saiakera/errorea zen nire metodoa, suak erretzen duela sinesteko atzamarra ere behar duen haurraren pare."
