irakurgai-mailakatuak-fitxa
Odol arrastoak elur gainean
Sara Zaldaiz, Nafarroako Gobernuan uraz arduratzen den teknikariak, saltsa lodi batean katramilatuta ikusiko du bere burua: batetik, kolore desberdinetako politikoen arteko jokoak; bestetik, enpresari dirugoseen jukutriak, eta azkenik, hiltzaile gupidagabeen esku zikinak.
EGILEA: Xabi Lasa
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2026
Bere aurreko nobela Erriberan gertatzen bazen, honakoan Erronkarira garamatza egileak, hango mendi ikusgarri eta paisaia elurtuetan kokaturiko thriller bizi eta intrigaz beteriko honetan. Honako nobelaren aurrekari zuzena da orduko Ura ez baita beti gardena, eta 2023an Irun hiriko Kutxa literatura saria irabazi zuen.
Hona pasarte bat (9. or.):
"Belaunak barrenera bildu, eski puntak itxi, eta bridatzen hasi zen. Behin geldirik, eskiak lurrean bermatu eta bi aldeetara begiratu zuen; ez zegoen inor inguruetan, baina hobe zen oinez jarraitzea, badaezpada ere. Erraketak bizkar-zorrotik atera eta eskien ordez paratu zituen.
Urrats batzuk ematen hasi eta, hara non, eskiatzailearen itxura agertu zitzaion zuloaren ertzean, sasi-laharretatik jalgia.
—Aizu! Txoratuta zaude, ala? Tupust egitekotan egon gara!
Ez zion ihardetsi, instant batez begiratu eta alde egin zuen."
