Telleria eta gero, zer?

Genero beltzeko eleberria dugu Ernesto Prat Urzainkiren hirugarren liburua. Baztan eguneroko eta ez-idilikoan, Lur neskak pakete susmagarri bat eta giza hezur batzuk aurkitu ditu, bertan egin nahi den plan urbanistiko eztabaidagarri batekin zerikusia dutenak.

Egilea: Ernesto Prat Urzainki
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Lur egia bilatzen saiatuko da, hezurrak eta paketea zer diren antzematen. Zergatik zeuden obra-hondakinen artean? Idazleak nobelaren haritik Baztanen erradiografia egiten du. Aurkari asko azaltzen dira: euskaltzaleak eta euskararen etsaiak, naturazaleak eta zaborra ibaira botatzen dutenak, zementu zaleak eta ez zaleak… Ohar modura esan, idazleak musika-erreferentziak erabili dituela lekuak, tabernak batez ere, nolakoak diren iradokitzeko.

Hona pasarte bat:
Aste zenbait lehenago herri galdeketa egina zen Gartzainen, Telleria jauregiko egitasmoaren inguruan. Proiektua gauzatu ahal izateko lurren birkalifikatzea egin ala ez erabaki behar zuen udalak, eta herritarrek birkalifikatzearen alde edo kontra zeuden bozkatu behar zuten zehazki.
Bitan zatiturik zegoen herria. Familia batzuk alde zeuden, bertze batzuk kontra, eta familia zenbait erditik puskatuta. Interes ekonomikoak tarteko, iritzi aldaketak emanak ziren egitasmoa aurkeztu zenetik, eta ez zegoen galdeketaren emaitza aurreikusterik.

(62. or.)

Hemen ikusgai egileak egindako liburuaren aurkezpena.

 

 

Orrialdeak: 235
B2
2017-06-01
16174218
1672