Etxe berdea

Detektibe-eleberria idatzi du Andoni Agirrezabala alegiarrak. 2005eko urriaren 29an gertaera tragiko bat jazo zen herri batean, hildakoak ere izan ziren, baina kasua berehala itxi zuen poliziak. Herriko aguazila, baina, ez zen konforme geratu poliziak gertatutakoaren inguruan egindako ikerketekin.

Egilea: Andoni Agirrezabala Izagirre
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022

Hori horrela, aguazila bere kontura hasi zen lanean, kasua argitu nahian, herriko lekukoen testigantzak jasoz, eta, bukatu zuenean, karpeta batean jaso zuen material guztia udaletxeko bere mahaian. Argitu ote zuen aguazilaren ikerketak Etxe Berdean gertatu zena?
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

 

Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
 

Orrialdeak: 141
B2
2022-12-05
30029745
1874