Ez erran deus

Eleberri beltz honetan, Toure detektibeak hiri-girotik landa-girora egiten du ihes, eta giro berrira ohitu beharko du. Izan ere, astakeria bat argitu beharko du: zergatik moztu dioten burua asto bati motozerraz. Herri txikiak bukolikoak direla? Ez eleberri honetan.

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Istorioa Nafarroako Pirinioetakoa izan litekeen Orbe herrixkan dago kokatua. Honako bi kontu ageri dira eleberrian: astoarena argitzea eta bestea ikustea Toure bera nola moldatzen den orain arte arrotz izan zaion giro batean, sineskerietan sinesten duen jende mesfidatiz betetako herri ganaduzale batean, alegia.

Protagonista bake bila doa herrixka horretara, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko.
 

Hemen irakurgai dituzu eleberriko lehen bi atalak.

Hona pasarte bat:
- Hiri batean biziko banintz – jarraitu du Idoiak, etsita – agian desberdina izanen litzateke dena, baina herri txiki hau infernua da niretzat. Nazkaturik nago Isaakez, Orbez eta orbetar guztiez.
 Aspaldion herrian ezagutzen joan naizen jendilajearen errepasatze bizkorra egin dut: apaiza bera, Isaak, izeba dendaria, harakina, Julian artzaina, Tomas behizaina, gasolindegiko jabea… eta ulertzekoa iruditu zait Idoiaren desesperantza.

(112. or.)

Bideo honetan liburuaren aurkezpena duzu ikusgai.

"Ez erran deus" Jon Arretxe. Aurkezpen ekitaldia from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 172
B2
2019-02-21
20761506
1296