Touré 19 kamera

Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren agerpena eta emigrazioaren etorrera masiboa eta lehen arnasten zen giroa nahasi egin zen. Paisaia horretan aurkitzen dugu Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarra, iragarle gisa magiaren arlo guztietan bere zerbitzuak eskaintzen dituena. Biziraupen-senak bultzatuta, detektibe inprobisatu hasiko da, eta patuak eramango du Bilboko gizartearen behe mailarik apalenarekin bezala goi mailako jende finenekin erlazionatzera.

EGILEA: Jon Arretxe

ARGITALETXEA: erein

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Hona pasarte bat (9. or.):

Ezin nuen sinetsi. Begiak igurtzi nituen, ireki, itxi, betazalak gogor estutu eta berriro ireki nituen. Gero botila erdi hustuari so egin nion, arratsaldeko lehenengo garagardoa baino ez zen, eta zera pentsatu nuen, marihuanaren ondorioa izan behar zuela begitazio hark. Izan ere, astelehen hartako askaria, jakineko teaz gain, Osman pisukideari norbaitek oparitu zion mariaz hornitutako bizkotxo zati eder bat izan zen, eta haren eragina sentitzen hasita nengoen. Sentitzen hasita baino gehiago, nire buruaren barru-barruan neukan, nire gogoaz eta nire burmuinaz bizkor jabetzen ari zen. 

 

Orrialdeak: 237
B2
2024-09-26
31147354
488