Dortokaren begirada

Toure detektibea protagonista duen Jon Arretxeren seigarren eleberria da hau, umore ukitua duen kontaketa poliziakoa. Lapurreta baten ikerketa abiapuntu izanik, gure gizartean gertatzen diren injustiziak ere salatuko ditu egileak.

Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2021

 

Madrilgo Lavapiés auzoko apartamentu batean bizi da Touré, bakar-bakarrik, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili eta gero iritsi da Espainiako hiriburura.
Tourek Frantziako hiriburuan lapurtutako harribitxi batzuk ezkutatu ditu Madrilgo El Retiro parkean, toki segurua dela pentsatuta, baina lapurtu egingo dizkio norbaitek. Bitxien ordez, dortoka bat aurkituko du detektibeak, inskripzio misteriotsu batekin batera. Hori da Tourek duen ikertzeko arrasto bakarra, eta hortik hasiko du harribitxiak berreskuratzeko ikerketa.
Ez da bakarrik egongo, baina. Izan ere, Sa Kene, Bilboko San Frantzisko auzoko bere lagun eta amorantea izango du laguntzaile, gorabehera handiko ibilbide osoan zehar.

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Jon Arretxe egileak eleberriaren gainean emandako azalpenak bideo honetan dituzu entzungai.

 

Orrialdeak: 198
C1
2022-01-31
29123108
397