detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Robinen neba-arrebak

Erritmo biziko thriller bat idatzi du Aitor Oñatek, gertaleku gogoangarrian kokatua eta pertsonaia zoragarriz betea: mundua salbatu nahi duten anarkista ekologistak, goi mailako dama misteriotsu altruistak, gizakiengandik ihesi drogen abaro gozoa bilatzen duten gazte hauskor eta maitagarriak.

EGILEA: Aitor Oñate

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2026

Nagore Saminaga, Dr. Martens botekin pauso irmoak ematen dituen skinhead mozkote eta zakarra. Polizia izana, ahaztu nahi lukeen istilu itsusi batek handik bota zuen arte. Gaur egun SKAn, Substantzia Kimikoen Atalean egiten du beharra, gatzik eta arrikurik gabeko lana. Hala ere, Galindoko araztegian, Bilboaldeko kaka guztiak biltzen diren instalazioetan, heriotza bat gertatu da, ur-putzuetan pilatutako gasak gazte antisistema bat pozoituta. Istripua dirudi, baina Nagorek barruan darama ikertzailearen harra, eta denek kasua uzteko eta ixteko esan arren, zakurrak ezin hezurrari jaregin.

Berria egunkariaren liburuari buruz idatzitako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikus dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (7. or.):

"Junek atea ireki bezain laster, andre kaskamotzak inprimaki ofizial bat jartzen dio muturrean. Bere gorpuzkera mardul eta begirada zakarrarekin, munduko finala galdu berri duen errugbi-jokalari bat dirudi.

—Hau THK4 estimulantearen eskaera bat da, gazte, June Irisarri delako batek bidalia. Eta bai, badaukat miaketa-agindu judiziala.

—Hemen produktu asko erosten ditugu —desenkusatzen da June—. Hainbat proiektu daude, proiektu berritzaileak...

—Zein proiektuetarako eskatu zenuten?

—Nik dakidala, THK4 ez dago legez kanpo —June atea irekitzeaz damutzen da.

—Ez, ez dago legez kanpo 50 gramotik beherako kopuruetan. Eskaera hau kilo laurdenekoa da. Zure sinadura da?

—..."

 

Orrialdeak: 220

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2026-04-15

x61pRelaContWAR

39295501

x61pViewCountWAR

355

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR