Iraganik gabe

Liburu hau ez da soilik polizia-nobela bat. Idazlearen ustez, denok dugu bigarren aukera bat izateko eskubidea. Izan ere, Juaristik uste du munduan jende on gehiago dagoela gaiztoa baino, eta hori aldarrikatzen du intriga handiko istorio honen bidez.

Egilea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017
Sara eta Isaak izeneko bi polizia gizaseme baten atzetik dabiltza, gaizkilea delakoan. Baina ez dakite gaizkile horrek bere iragana ahaztu egin duela. Bi poliziak saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan. Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena.

 

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:

Mutilari begiratu zioten biek. Ez batak ez besteak ez zuten sinesten mutil hura garrantzitsua zenik edo ezer txarrik egin zuenik ere; ezta egin zezakeenik ere. Gaizto itxurarik ezean, ganberro plantak zituen. Baina López de Albéniz komisarioak berak deitu zuen bazetorrela esanez, Sara Sáinz de Bilbaorekin batera. Galdera batzuk egin nahi zizkioten mutilari.

 (20. or.)

Ikusi liburuaren aurkezpena:

Iraganik gabe, Felipe Juaristi from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 109
B2
2017-04-10
16173163
2493