Iraileko zazpi egun

Haizea Jauregibeitia Aizkorrieta herriko hondartzan desagertu zen, eta bere egunerokoa da utzitako arrasto bakarra. Desagerpenetik urtebetera, eguneroko argitaratzea erabaki du haren familiak.

EGILEA: Eneko Azedo

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

Desagerpen baten kontakizuna egin du Eneko Azedok, bere lehen eleberrian. Rolariak euskal mahai-joko elkartearen partaide da Azedo, eta askotariko jokoak sortu ditu.

Eleberriak Haizea Jauregibeitia eta haren egunerokoa ditu ardatz: desagertu aurreko bere azken zazpi egunen kronika zehatza, Haizeak berak idatzia. Hura argitaratuta, irakurleren batek desagerpenerari buruzko aztarnaren bat emango dion itxaropena du familiak.

 

Liburuaren aurkezpenean egileak kontatutakoek berri irakur dezakezu Naizen artikulu honetan.

 

Hona pasarte bat (7 or.):

"Bazkalostean Bilbotik irten ondoren, kotxez kostaldera daraman errepidetik nindoala, aurreo urteetan bizitakoaz oroitu naiz, agur moduan agian, nire bizitzaren garai berri honetan murgildu baino lehen aurreko guztia atzean uzteko. Gradua bukatzean eta lan praktikak egiteko asmotan, Italiara jo eta nola bertan Marco ezagutu nuen gogoratu dut. Ikasturtea bukatu zenean, harremanarekin aurrera jarraitzeko duda handiak izan nituen, susmatzen nuelako gehiago komeni zitzaidala Euskal Herrira itzultzea. Markok ez zuen bere jaioterria utzi nahi, baina elkarrekin nahiko gustura geundenez, atzera ez nuela jo behar erabaki nuen. Bestela, ausartu ez izana bizitza osoan damutuko zitzaidan."

Orrialdeak: 151
B2
2025-05-23
31737956
221