irakurgai-mailakatuak-fitxa
Sareak
Neskak ordu batzuk gehiago pasatu ditu influencerrek egiten dituzten bidaia liluragarriei, haien gorputz perfektuei eta egunero probatzen dituzten outfit guztiei begira. Eta gaizki sentitzen da, berak ezin duelako sareetan ikusten duen bizitza eraman, badakielako ezingo duela sekula halako zoriontasunik lortu. Sareak nobelak nerabe baten begietatik kontatzen digu gutako edonorena izan litekeen istorioa.
EGILEA: Eloy Moreno
ITZULPENA: Ipar Alkain
ARGITALETXEA: Denonartean
URTEA: 2025
Hona pasarte bat (21. or.):
"Gau osoa pasatzen dut, egun osoa, mugikorraren pantailari begira, ikusteko ea Alex konektatzen ote den, baina ezer ez, desagertu egin da. Gau honetan bizpahiru minutuan behin ibili naiz aplikazioa eguneratzeko botoiari ematen ikusteko ea uneren batean online jartzen zuen bere egoeran, hainbesteraino obsesionatu naiz. Gainerakoan, gaueko orduak dantzei, broma absurdoei edota nerabeen arteko borrokei begira pasatu ditut, eta gutxiago jateko edo jan duzun hori inork igarri gabe botatzeko tekniken azalpenei begira, edota iragarkiei begira: azkazal perfektuak izateko produktuenak, zelulitisa murrizten dutenak, aurpegiko zimurrak ezabatzeko kremenak, mota guztietako bibragailuenak..."
