Ikusezin

Denok pentsatu dugu noizbait ikusezin izan nahiko genukeela, baita ikusezin izateari utzi nahiko geniokeela ere. Edonola ere, pertsona bat ikusezina bada, ez da berak hala nahi izan duelako, ingurukoek egoera hori onartzen dutelako baizik.

Egilea: Eloy Moreno
Itzultzailea: Ipar Alkain Kazabon
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2020

 

Haur bat da eleberriaren protagonista eta narratzaile nagusia, baina publiko orokorrari zuzenduta dago eta helduengan hainbat arazoren gaineko kontzientzia piztea du, besteak beste, helburu. 

 

Eloy Moreno idazleari intrigarekin jolastea gustatzen zaio. Horregatik, hain zuzen, ez du idazten dituen eleberrien gaineko informazio handirik eskaintzen, ez liburuaren kontrazalean, ez komunikabideetan egiten dizkioten elkarrizketetan. Gustuko omen du irakurleek bere liburuak irakurtzea zer aurkituko duten jakin gabe. Magia hutsa dela dio.

 

 

Hona hemen pasarte bat:
Itxaron bitartean, so egin die hormak betetzen dituzten artelanei; marrazki horiek nekez erakutsiko dituzte museoetan, baina, hala eta guztiz, gehien-gehienak jende askok ikusiko ditu.
Haren kasuan ez da hala izango, bere marrazkia berak bakarrik ikusiko baitu, beste inork ez. Hori uste du orain behintzat.
Handik minutu gutxira, beste gela batean sarrarazi dute, gela txikiago, ilunago, intimoago batean.
Eta sartu orduko ikusi du. 
Mahai gainean etzanda, handia, oso handia, bizkarra osorik estaltzeko adinakoa: dragoi erraldoi bat.

11.or.

Liburuaren lanketarako gida didaktikoa (gaztelaniaz), helbide honetan duzu ikusgai.
 

Orrialdeak: 301
C1
2020-11-10
23104281
220