Gerra garaiko ametsak : haurtzaroko oroitzapenak
Ngugi wa Thiong’o Limurun (Kenya) jaio zen, 1938an. Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen,. Haurtzaro xume bezain zoriontsua eraman zuen mutikoak, britainiarren koloniaren mende bizi zirenik ia ohartu gabe. Pixkanaka, ordea, aldaketa ugari hasiko dira gertatzen bere inguruan, eta, adinean aurrera egin ahala, are handiagoa izango da horien eragina bere bizitzan.
Egilea: Ngugi wa Thiong’o
Itzultzailea: Olatz Prat Aizpuru
Argitaletxea: Erein eta Igela
Argitalpen-urtea: 2020
Haurtzaroko oroitzapenen bilduma honetan ez dira falta jaioterriko paisaiaren eta jendearen gaineko deskribapen zehatz eta koloretsuak, ez eta tradizio eta kultura kikuyuenak ere. Haur zeneko begirada berreskuratu du egileak bere istorioaz eta testuinguru sozio-politikoaz idazterakoan; ezeren gainetik, amets egiteari inoiz uzten ez dion mutiko baten begirada.
Lehen atala irakurtzeko, hona jo.
Liburu hau eLiburutegian mailegatzeko, hona jo.
Aurkezpen-eguneko bideoa hemen duzu ikusgai: