Maleta bat igogailuan

Hector mutikoa da liburuko protagonista: A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso du. Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten hasi da. Biba! Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa, harrotasuna, haserrea, maitasuna… emozio-festa da euskaltegia! Eta eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula.

Egilea: Andoni Tolosa

Ilustratzailea: Iñaki Martiarena "Mattin"
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2022

ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman, ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu honek ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra eskaintzen ditu. 

Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:

1 KAMUFLAJEA

URRIAK 4

Nire lehenengo eskola-eguna da euskaltegian, eta kanpoan zain nago. Jendea sartzen ikusi dut. Helduak dira batzuk, ni bezala. Lasaitu naiz, arnasa hartu dut, eta sartu naiz. Animo Hector!

Gelan eseri naiz. Berdinak dira hasierako egunak hizkuntza guztietan; arraroak, artifizialak. 

- Mireia naiz, 22 urte ditut eta ikaslea naiz.

- Teresa naiz, 30 urte ditut eta Kolonbiakoa naiz.

- Nire izena Eneko da, urte asko da...dar...dara...do... osti! Donostiii...ko... naiz.

Zortea eduki dut, ez naiz lehenengoa izan. 

 

Orrialdeak: 88
A1
2022-12-01
30027103
1114