detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zarrakamalda

Zarrakamalda sasia kentzeko lanabesa da, kirten luzea duen igitaia. Toki maldatsua igota osatuko du baratze zakar bat komiki honetako Lokatza protagonistak, hiritik gertu. Zahartzarora heldu nahi badu zerbait egin beharra du langabezian dagoen Lokatzak.

Eta, beste asko bezala, baratze bat sortzen hasiko da. Garai batean euro txanponak sartu zituen loreontzietan eta egunero ureztatzen zituen, 50 euroko landareak sortuko zirelakoan. Hori baino zerbait gehiago egin beharko du baratzean emankorra izatea nahi badu. Baina baratzea soilik ez, bere bizitza ere emankorra izatea nahi du Lokatzak, maitatua sentitzea gutxienez. Eta emankorra izateko, baratzean behintzat, lan asko egin behar da aurretik, ez daki ondo Lokatzak! Ez daki ondo zenbat lan emango dion ortuak! Banketxe baten lurretan daukan ortuak!

 

Egilea: Iñaki Martiarena, “Mattin”
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat, satorren kontrako erremedioa: osin-ura.

Osina bildu dut. Uretan beratzen utzi. Fermentatu eta egunero irabiatuz. Astebetez beratzen utzi dut.

(163. or)

Elkarrizketa liburuaz egilearekin
Elkarrizketa Euskadi Irratian


 

Orrialdeak: 261

detalle2

Dokuteka

C1
2016-11-03

x61pRelaContWAR

16244186

x61pViewCountWAR

2760

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR