Ura leporaino

Usue Egia egile durangarraren kontaketa autobiografikoa da “Ura leporaino”, eleberri grafikoaren formatuan argitaratutako bere lehen lana. Covid-19aren pandemia-garaian eta horren ondoren idazle eta marrazkilari den Usue Egiak bizi izandakoak jasotzen dira bertan, gaiak eta hauekiko jarrera anitzak izanik, ez baita itxialdiari buruzko liburua: zenbaitetan umore ukitua izango dute eta beste batzuetan, berriz, frustrazioak eragindakoak izango dira bere gogoetak.

Testua eta irudiak: Usue Egia Fernandez de Retana
Argitaletxea: Denonartean
Argitalpen-urtea: 2022

Itzal handiko pertsonaiak ere aurkituko ditugu orrialdeotan, hala nola, Virginia Woolf, Nacho Vegas, Henry Purcell edo Chavela Vargas, besteak beste, Usue Egiari zer pentsatua sortuko diotenak.

Dot.eus atarian argitaratutako iruzkina helbide honetan duzu irakurgai.
 

durangon.com atarian egilearekin egindako elkarrizketa helbide honetan duzu irakurgai.

 

Orrialdeak: 235
C1
2022-12-12
30033377
1015