Tomas Lizarralde, mendi-bideak bere kabuz txukuntzen

Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan elkarrizketatu dute mendi-bideak eta garbitzen dituen herritar hau.

Entzun ezazu irratsaioko pasarte hau Lizarralderen afizioaren berri izan nahi baduzu.

 

 

 

Argazkia: Michel Curi (CC BY-SA 2.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria 1. Urola Kostako Hitzan argitaratutako elkarrizketa bati esker izan dugu Tomasen berri. Eta borondatez mendi-bideak garbitzea maite duela irakurri dugu. 
Esataria 2. Zure borondatez, inork eskatu gabe, mendi-bideak, herri-bideak garbitzen aritzen zara, Tomas?
Tomas Lizarralde bide-garbitzailea. Bai. Tartean, behin, hola, hilean behin egiten dugu, bide motz batzuk guk, edo nik eta emazteak gustu(ko) ditugunak, eta ba pixka bat zuzentzen.
Esataria 1. Baina nolatan hasi zinen? Zergatik hasi zinen bide-garbitzen?
Tomas Lizarralde. Ba historia (istorio) hau hasi zen… Ba etxetik ikastolara bidean dauzkat 200 metro inguru, eta hor zuhaitz batzuk aldatu zituzten, eta hasi ziren adarrak ateratzen kostatuta eta hasi zen ba enbarazu egiten. Eta herriko, herriko jendeari esaten nion nola zegoen arazoa, eta ez zidaten kasurik egiten. Eta hurrengo urtean ez zidaten kasu egiten. Pixkana-pixkana hasi nintzen pixka bat haserretzen, eta erabaki nuen nire kontura ba gauzak zuzentzea.
Esataria 1. Baina herriko lorazainek moztuko dituzte bestela, ez?, tokatzen denean?
Tomas Lizarralde. Herriko lorazainek mozten dute, baina berandu, Gabonetatik urtarrileko fetxa (data) batera, ailegatzen den fetxara, baina bitartean udazkenerako ja(da) hasten dira hostoak botatzen, eta kalea asko zikintzen dute. Baina daukate muga bat, urtarrilak hasi behar duela, edo Gabonak, San Nikolastik atzera herri denetan. Eta bitartean arazo batzuk sortu egiten dira. Eta zu kalean zoaz pasieran [paseatzen], eta punba, kopetarekin, danba, “castaña” (zartakoa). Eta hurrengoan joaten zara, eta berriz ere. Eta orduan, esan nuen: “Hola ezin liteke jarraitu!” Eta joan nintzen herriko burdindegira, erosi tenaza (kurrika) handi bat, eta nire kontura!
B2 C1
2021-04-21
28167307
00:01:39
2168