Oihenartea ez hunki

Peiok Oihenartea etxaldean du bizitokia eta lana. Maite du laborari-lana, lurra, natura eta Baigorriko bizimodua. Bere ametsa da horrela bizitzea: zoriontsu da gustuko bizimoduan, maite duen familiarekin eta lagunekin. Baina bat-batean Peio desagertu da. Non da? Zer gertatu zaio? Peioren desagertze misteriotsuak kezka sortu du. Gainera Oihenartea etxaldea ere arriskuan da. Oihenartea ez hunki istorioak misterioa eta elkartasuna lotzen ditu, eta egungo Ipar Euskal Herria eta espekulazioaren arazoaren errealitatea agertzen ditu.

EGILEA: Bea Salaberri

ILUSTRATZAILEA: Adur Larrea

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar. Liburuak CDa dakar, liburuaren atalak entzungai dituena.

 

Hona pasarte bat ( 7. or.):

Goizero, Baigorriko Oihenartea etxaldean, iratzargailuak sei eta erdietan jotzen du, baina Peio ohean egoten da oren laurden batez. Gero, Xumi txakurra etortzen da logelara, Peioren bila. 

Peio eta Xumi elkarrekin jausten dira sukaldera, gosaltzera. Peiok kafea prestatzen du beretzat eta katilu bat esne Xumirentzat. 

- Edan ezazu Xumi! Lan anitz dugu egiteko! Sasoian egon behar duzu!

Xumi artzain-txakurra, Labrit arrazakoa da, marroia eta biziki langilea; azkarra da ardiak zaintzeko. 

Peio Laboraria da. Baigorrin bizi da. Oihenartea etxaldean, eta hor lan egiten du. Bakarrik bizi da, baina baditu abere anitz: txakurrak, ardiak, oiloak, antzara bat eta bi gatu. Peiok denak zaintzen ditu. Aldiz, gatuak biziki independenteak dira. 

 

Orrialdeak: 71
A1
2024-01-29
30790966
1819