Mesfida zaitez

Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere buruak ere. Nafarroa Behereko landa eremutik Baionara ikastera joanda, inguruarekin batera aldatuko zaizkio jakin nahiak, piztuko kontzientzia politikoa eta sortuko ordura arte bururatu ere egin gabeko zalantzak.

EGILEA: Bea Salaberri

ARGITALETXEA: txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpenari buruzko kronika irakur dezakezu Berriako artikulu honetan

 

Hona pasarte bat (13. or.):

Uztail mineko eguzkia samina eta itsugarria zen Behorlegiko Urgorria etxaldearen gainaldean.

Etxera heldu zenean, Laurendiak aita kausitu zuen etxe aitzineko haritzaren itzalpean, arratsalde sargoriaren artetik pausatzen ari, doia freskatzen, soro lanei berriz lotu aitzin. Atariko harri pikatuzko jarleku luzearen puntu batean zegoen jarririk; beste puntan eseri zen Laurendia, aitaren aldean, nolabait. 

- Paueko unibertsitatea uzten duzu: urtea galdurik! Merke da doike, gisa horretan gazteek urteak egiten badituzue! Pagatzea deusetarako...

Ez zen horrela, Laurendiaren ustetan: eredu batetik libratu nahian, beste eredu pozoituago baterantz joan zen ustekabean. Pauera joan zen, zientzia ingeniaritzako ikastetxera eta handik zalu itzuli, ezin baitzituen jasan taldekideen zeingehiagokak eta tranpak. 

Orrialdeak: 401
C2
2024-04-09
30879796
802