irakurgai-mailakatuak-fitxa
Baionak ez daki
Protagonista emakumea da, 35 urte ingurukoa, eta eguneroko gauza eta elementu txiki , edo ez hain txikiei buruzko oroitzapenen ipuin-bilduma da liburua.
Gogoratzen duguna gara. Eta oroitzapen horietan garrantzi handia dute eguneroko gauza txikiek: mandarina-usainak, labadoraren zaratak, egun berezi batean jandako txipiroiek, gasna jateko ohitura zabalduak, duzun lanbideak, hilerokoak… Protagonista emakumea da, 35 urte ingurukoa, eta eguneroko gauza eta elementu txiki , edo ez hain txikiei buruzko oroitzapenen ipuin-bilduma da liburua. Protagonista horren hainbat alderdi ekarri dizkigu ipuinetan: izan ere, ama da, langilea da, laguna da, bikotekidea da, Euskal Herriko Iparraldeko euskalduna …
Oroitzapen horiek lehen pertsonan daude kontatuak, baina oroitzapen batzuk kolektiboak ere badirenez, adibidez, klarionaren usaina, ezin esan pertsona bakar baten inguruko liburua denik. Idazleak berak esan duen bezala, “Gogoeten kontakizuna da”.
Egilea: Bea Salaberri
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Laffitte karrikaren erditsutan neska-mutil gazte pare bat hurbildu zitzaidan,helbide bat eta eskuz zirriborratu mapa zeramatzan paper puska higatua brauki sudurpean zabalduz. Egon nintzen zuzentzekotan, jendetasunak eskatzen dituen gutxieneko konbentzioak ahaztu baitzituzten. Agur, barkatu, lagun gaitzakezu? Antzeko betegarriak hots. Horren ordez, seko galdetu zidaten:
- Non da Saubiole karrika? –galdetu zuen mutikoak hats hartze bakarrean.
(75. or; Galdua ipuinetik)
