Legarraren desagerpena

Telmo Legarra polizia ohia da istorioaren protagonista. Duela hamar urte bere alaba Nahia desagertu zen eta ondorioz, Europan zehar aritu da Telmo bere bila.

Egilea: Miren Gorrotxategi Azkune
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Orain herrira itzuli da, etsita, alaba aurkitu ez duelako. Zorionez, aztarna berriak topatuko ditu eta Nahia desagertu aurreko Gabonetan ateratako argazki misteriotsuak Aulezti anaiak jarriko ditu susmopean. Bere polizia-senari jarraituz, berriro ekingo dio ikerketari. Aurkituko ote du Nahia?
ARIAN Irakurgai mailakatuen bilduman ipuin, nobela eta testu periodistikoak biltzen dira, A1, A2, B1 eta B2 mailetara egokituta. Liburu guztiek dute audio-liburua testu idatziarekin batera, ulermena lantzeko ariketak eta hiztegi laburra.

Hona hemen pasarte bat:

2010eko urtarrila
Kafe-katilua eskuan eta berokia jantzita irten da etxetik. Eguzkia atera da, baina hotz handia egiten du oraindik. Bigarren kafea du gaur. Lo hartzeko pastillak hartzen ditu gauean, eta hiruzpalau kafe hartu behar izaten ditu goizean bere onera etortzeko.

5.or.

hiruzpalau: tres o cuatro / trois ou quatre

Aurkezpen-bideoa helbide honetan duzu ikusgai.
 

 

Orrialdeak: 76
A2
2022-03-23
29300898
2955